Sotapatroi aisialdirako itsasontzietan segurtasuna hobetzen dauan sistemea da, patroia uretara jausi ezkero ontzia geldiaraziz

Garrantzitsuena zuk segurtasunez nabigatzea da!

Sotapatroi aisialdirako itsasontzietan segurtasuna hobetzen dauan sistemea da, patroia uretara jausi ezkero ontzia geldiaraziz.

Arduino eta iBeacon teknologi askeetan oinarrituta eta ontziko VHF irratira konektatuta, patroia ontzira denpora jakin baten bueltatu ezean, sistemak larrialdi abisua bihaltzen dau Itsas Salbamendura eta inguruko ontzi guztietara.

1. Sotapatroi ® itsasontzian instalatzen da.
2. Itsasora urten aurretik, Sotapatroia piztu eta eskumuturrekoa jartzen da, segurtasun sistemea aktibatuz.
3. Nabigatzerakoan itsasontziak edo patroiak ezbeharren bat euki eta patroia uretara jausi ezkero edo patroia itsasontzitik urrundu ezkero, Sotapatroi ® martxan jarriko da.
4. Patroiak soinean daroan eskumuturrekoak itsasontziko seinale-hargailuagaz konekzinoa galtzeagaz batera itsasontzia automatikoki geldituko da.

A. Patroia itsasontzira bueltatu ezkero, Sotapatroi ® berraktibatu eta normaltasunez nabigatzen jarrai daike.
B. Marinela ontzira denpora jakin baten bueltatu ezean, Sotapatroiak larrialdi abisua bialduko dau Itsas Salbamendura eta inguruan nabigatzen dagozan ontzietara.

14633111_563840917141103_1064497184487323058_o
Berriak
13 October, 2016

Bartzelonako Itsas-erakusketa

Bihar Bartzelonako Itsas-erakusketa hasten da eta Sotapatroi proiektuko kideak bertan egongo gara. Aurtengo ekitaldian bisitari…
Read More
14445065_559642367560958_6031905468994630274_o
Berriak
13 October, 2016

Hemendik saria

Azkenaldi honetan ez gabilz sare sozialetan parte hartzen baina horrek ez dau esan nahi gure…
Read More

Arduino and Ibeacon based Wireless Man Overboat System 

Garrantzitsuena zuk segurtasunez nabigatzea da

Sotapatroi proiektuari buruz gehiago jakin nahi izan ezkero itzi zure emaila